EGIN DEZAGUN IRAULTZA FEMINISTA

There are no translations available.

 

NI OBEDECER, NI SERVIR, NI CALLAR

El blanco y negro vuelve a estar de moda. Vuelve la tendencia al blanco y negro en derechos, sobre todo, para las mujeres. Lo retro y ultraconservador de la moral católica, la observancia de las “buenas costumbres” y el recorte de derechos económicos y sociales pretenden llenar los medios y asaltarnos en la calle vestidas de mantilla y peineta.

Siempre han querido una vida en blanco y negro para las mujeres, y ahora aprovechan la crisis, nosotras decimos estafa, para recortar nuestros derechos y autonomía, legitimando la violencia contra nosotras:

 

 

“Las leyes son como las mujeres, están para violarlas”(Jose Manuel Castelao, presidente del Consejo General de la Ciudadanía Española en el Exterior).

Los embarazos tras una violación son porque “Dios quiere que pasen” (Richard Mourdock, candidato republicano al Senado de EEUU)

“La maternidad hace a las mujeres auténticamente mujeres” (Alberto Ruiz Gallardón, Ministro de Justicia)

Abortar da a los varones "licencia absoluta, sin límites" de "abusar del cuerpo de la mujer" Obispo de Granada

Cuando esas feministas vuelvan a estar cómodamente en su casa, educando a sus hijos y cuidando de sus familias, nos lo agradecerán” (Javier Arenas, presidente del PP en Andalucía)

Esta nueva moda es una vuelta de tuerca más a la siempre por desgracia clásica violencia ejercida contra las mujeres. La violencia física, sexual, institucional, psicológica, política, económica, cultural y simbólica continúa estructurando nuestra sociedad, y sigue siendo la herramienta que utiliza el sistema capitalista heteropatriarcal para controlar nuestros cuerpos y nuestras vidas.

Y ahora, en este contexto de crisis sistémicas y medidas ultraconservadoras nosotras tenemos que desempolvar viejos lemas y pancartas para reivindicar derechos ya adquiridos que quieren arrebatarnos. Porque este retroceso ideológico, este retroceso en derechos fundamentales y en nuestra autonomía, también es una estrategia violenta contra nosotras, las mujeres.  ¿A dónde nos quieren llevar? ¿A obedecer, servir y callar?

Si ellos: los políticos, obispos, jueces… conservadores nos quieren en casa, nosotras ocuparemos las calles recordándoles que: no vamos a permitir ninguna agresión.

Seguiremos poniendo en práctica los derechos que tanto nos han costado y a los que no vamos  a renunciar, ni dejar que los pisoteen.

Nosotras reivindicamos una vida libre de violencia, llena de colores, derechos, libertades, irreverencias y alegrías.

Por eso, os convocamos a mostrar nuestro rechazo colectivo frente a la ola  de los que siempre quisieron a las mujeres silenciadas.

EGIN DEZAGUN IRAULTZA FEMINISTA

EZ OBEDITU, EZ ZERBITZATU, EZ ISILDU

Beltza eta zuria berriro modan jarri dira. Eskubideetan ostera ere zuria eta beltza dira nagusi, batik bat emakumeentzat. Moral katolikoaren kutsu atzerakoi eta ultrakontserbadoreak, “ohitura onak” errespetatu beharrak eta eskubide ekonomiko zein sozialen murrizketak komunikabideak bereganatu nahi dituzte, eta kalean jazartzen zaizkigu, mantilla eta peineta jantzita.

Betidanik ezarri izan nahi dute zuri eta beltzezko bizimodua emakumeontzat, eta orain krisiaz baliatzen dira -guk estafa diogu- guri eskubideak eta autonomia kentzeko; gurekiko bortizkeria legitimatu egiten dute:

“Legeak emakumeak bezalakoxeak dira, bortxatzeko daude”(Jose Manuel Castelao, Atzerriko Espainiar Herritarren Kontseilu Nagusiko presidentea)

Bortxaketa batek eragindako haurdunaldiak “Jainkoak hala gertatzea nahi duelako” etortzen dira (Richard Mourdock, AEBetako Senaturako hautagai errepublikanoa)

“Ama izateak egiten ditu emakumeak benetako emakume” (Alberto Ruiz Gallardon, Justizia ministroa)

Abortatzeak “erabateko lizentzia, mugarik gabea” ematen die gizonezkoei “emakumearen gorputzaz abusa dezaten" (Granadako Gotzaina)

“Feminista horiek berriz etxean goxo-goxo daudenean, seme-alabak hezitzen eta familia zaintzen, eskertu egingo digute (Javier Arenas, Andaluziako PPren presidentea)

Moda berri honekin beste koxka bat areagotzen da emakumeon aurka betidanik eragin izan den bortizkeria klasikoa. Bortizkeria fisiko, sexual, instituzional, psikologiko, politiko, ekonomiko, kultural eta sinbolikoak egituratzen du oraindik gure jendartea, eta hau da gure gorputzak eta bizitza kontrolpean izateko sistema kapitalista heteropatriakalak erabiltzen duen tresna.

Orain, krisi sistemikoen eta neurri ultrakontserbadoreen garaiotan, guk eslogan eta pankarta zaharrak atera behar izan ditugu armairutik, kendu nahi dizkiguten eskubideei eutsi nahian. Izan ere, atzerakada ideologiko hau, funtsezko eskubideetan eta gure autonomian pairatzen dugun atzerakada,  emakumeon aurkako estrategia bortitza ere bai baita. Zertara eraman nahi gaituzte? Obeditzera, zerbitzatzera, isiltzera?

Eurek, politikari, apezpiku zein epaile kontserbadore direla ere, etxeko horma artean egotea nahi badute, guk kalea hartuko dugu, eta gogora arazi egingo diegu ez dugula eraso bat ere onartuko.

Aurrerantzean ere hainbeste kosta izan diren eskubideak gauzatzen jarraituko dugu; ez ditugu baztertuko, ezta inork hankapean hartzerik onartuko ere.

Gure bizi-ereduan indarkeriak ez du tokirik, bai ordea koloreek, eskubideek, askatasunak, irreberentziak eta alaitasunak.

Hori dela-eta, dei egiten dizuegu guztiok batera kalean ager dezagun ez dugula onartzen betidanik emakumeok isilarazi nahi izan gaituztenon oldar  hau.

EGIN DEZAGUN IRAULTZA FEMINISTA